
Tenpluaren erreten azpian
amodioa zu
denbora pasatzearen saga
egurrezko zolen kalejira
ihien zirrara
ate baten bisagra
irekitzen dugula
eta kirrinka
bihar edo etzi
ezer ere ez
besoak zintzilik
begiak gora
horizontalean
hodeien festak
zerutik haratago
sinkope arinean
buztinezko espaloian
azazkalak txirbilduekin urratu
inurrien igarobidea
izan ibaian
zuhaitzik gabeko aldera
harea zimurtua.
336